Zergatik Amillubi?

Leku estrategiko batean kokatuta dagoelako, bereziki hiru arrazoiengatik:

Ezaugarriak

Amillubi baserria Urola ibaiaren meandro naturalean dago, Zestoa herriko Iraeta auzoan. Meandroan egoteak krisi klimatikoaren garaiotan ura eskura izatea bermatzen digu eta lurraren emankortasuna indartzen du. Horregatik dira Amillubiko lurrak baratzagintzarako, frutagintzarako eta lurraren laborantzarako egokiak.

MEandroa

Amillubiko lurrak entitate-publikoaren jabetza duten 26 hektareako nekazaritza lur gisa kalifikatuta dauden eremu zabal baten alboan daude, etorkizunera begira proiektua hedatzeko aukera paregabea eskainiz. 

KOKaPENA

Logistika antolatzeko leku egokian dagoelako. Bai Gipuzkoako kostaldeari begira, bai barrualdeko eskualdeei begira elikagaien banaketarako bere kokapena lagungarria egiten du. 

Amillubi 5 hektarea-baso eta 4 hektarea belardi naturala eta nekazaritzarako lur sailaz osatzen da. Balio agroekologiko handiko eremu zabal hau herritarrontzat elikagaiak sortzeko eta babesteko aukera daukagu eskuartean!