Nola lagundu?

Amillubi lurrak eta baserria babestu eta eskuratzeko guztion ekarpena beharrezkoa da. 390.000 euro behar ditugu erosketarako eta baserria konpontzeko. 

Babestu zuk ere Amillubiko metro koadro bat. Hemen aukera desberdinak:

Zuzenean dohaintza eginez Biolurrera:
ES37 1550 0001 2400 1666 3726
Dohaintza moduan kontutan hartuak izateko, bidali honako datuak (izen-abizenak, NAN zenbakia eta posta-kodea) sozioekonomia@amillubi.eus helbidera. Kontzeptuan: Amillubi_Izenabizenak

Diru-bilketara 10, 50 edo 100€ko bono-laguntzak erosiz edo beste kopuru bateko ekarpena eginaz. (Aurrez aurreko ekintza edo aurkezpenetan soilik).

Dohaintza txikiak jasotzeko pegatinak ekoizpeneko elikagaietan jarriz. Jarri harremanetan info@amillubi.eus helbidean edo 943 76 14 47 zenbakira deituta eta helaraziko dizkizugu.

Bolondres-sarean izena emanez. Antolatuko diren auzolanetan lagundu nahi baduzu edo zure ezagutzak elkarbanatuz lagundu nahi badiozu Amillubiko proiektuari, jarri gurekin harremanetan info@amillubi.eus helbidean edo 943 76 14 47 zenbakira deituta.

Zure herrian Amillubi proeiktuaren zabalkunderako ekimen bat prestatu. Jarri gurekin harremanetan info@amillubi.eus helbidean edo 943 76 14 47 zenbakira deituta.