Proiektuak

Zer egingo da bertan?

Amillubiko Talde Eragiletik hainbat behar identifikatu, definitu eta lantzen ari gara eragile desberdinekin elkarlanean. Erosketa fasean gaudela kontutan izanda, lan ildoak bi denboratan sailkatu ditugu

Epe motzeko proiektuak: bertan 3 bide lantzen ari gara. Alde batetik, espazioa erabilgarria izateko, behar dituen konponketak eta azpiegiturak eraiki ditugu. Mantenu lanak sistematizatzen gabiltza, lurrak txukun mantentzeko. Beste alde batetik, nekazal jarduerarekin hasi gara eta ekoizpenarekin lortutako dirua erosketarako bideratuko da. Aldi berean, Amillubiko espazioa Biolurreko lan-taldeetako formazio saioetarako erabiltzen hasita gaude.

Epe luzeko lan ildoak: sektorearen beharrei erantzunez bertan garatuko diren proiektuak zehazten ari gara. Oraingoz prozesuan jasota ditugun lan ildoak honako hauek dira: