Proiektuak

Zer egingo da bertan?

Amillubiko Talde Eragiletik hainbat behar identifikatu, definitu eta lantzen ari gara eragile desberdinekin elkarlanean. Erosketa fasean gaudela kontutan izanda, lan ildoak bi denboratan sailkatu ditugu

Epe motzeko proiektuak. Bertan hainbat bide lantzen ari gara: espazioa erabilgarria izateko, behar dituen konponketak egiten eta azpiegiturak eraikitzen, mantenu lanak sistematizatzen, lurrak txukun mantentzeko. Halaber, nekazal jarduerarekin hasi gara, eta ekoizpenarekin lortutako dirua erosketarako bideratzen. Azkenik, Amillubiko espazioa Biolurreko lan-taldeetako formazio saioetarako erabiltzen ari gara.

Epe luzeko lan ildoak: sektorearen beharrei erantzunez bertan garatuko diren proiektuak zehazten ari gara. Oraingoz prozesuan jasota ditugun lan ildoak honako hauek dira: