Zertarako?
Amillubi baserria eta bere lurrak erostera goaz! Elikadura burujabetzarako bidean lurrarekin errespetuzkoak diren laborantza proiektuak jarriko ditugu martxan Amillubin; formazioa eta nekazarien arteko saretzea sustatuko ditugu, eta nekazari berri gehiagoren bidelagunak izango gara.
Proiektuaren helburu nagusia Amillubi ondasun kolektibo bilakatzea da, eta horren bitartez:
Herritarrek bertako eta osasuntsuak diren elikagaiak eskuratzea
Nekazariek lurrak modu duinean lantzeko aukera izatea
Lurra espekulaziotik zein artifizializaziotik babestea
Lehen sektorea eta gure elikadura sistema indartzea
Amillubik Euskal Herrian nekazaritza herrikoi eta iraunkorra eraikitzen parte hartu nahi du, iparraldeko Lurzaindiaren lorratzari jarrituz.