Udaberriko Festa: lurra eta kultura ardatz

Datorren maiatzaren 16an, Amillubi baserria eta bere inguruko lurrak biziberrituko ditugu Udaberriko Festarekin. Egun osoko egitarau oparo eta anitza prestatu dugu, goizetik iluntzera arte hausnarketa, elikadura eta kultura uztartuz.

Bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Segidan, jaiari buruzko informazioa laburbilduta aurkituko duzu.

Animatu eta etorri! Lortu zure sarrera!

Amillubi proiektua babesteko eta gastuei aurre egiteko, bazkarirako eta arratsaldeko jaialdirako sarrerak hartu beharko dira. Bazkarirako txartela 10€ dira, eta arratsaldekorako beste 10€. Umeek atsalde pasa dohainik izango dute eta bazkaria 7€ren truke. Honako lotura honetan eskuratu ditzakezue sarrerak.

Edonola ere, proiektu hau herritarra da eta izan nahi du, eta ez dugu prezioa inorentzat oztopoa izaterik nahi. Hala bada, konfiantzaz, idatziguzu  info@amillubi.eus helbidera, eta moldatuko gara.

Udaberriko festak badu egitaraua. Egitarau oparoa, gainera. Goizean bi mahai-inguru, arratsaldean hainbat emanaldi kultural, umeen txokoa, jan-edan agroekologikoak,… eta giro ederra!

Hemen egitarauaren kartela eta informazio zehatzagoa aurkituko dituzue. Albiste honetan berriz kultur emanaldiei inguruko informazio osatuagoa.

Informazio praktikoa eta oharrak

Ingurua errespetatu eta logistika errazte aldera, aparkalekua Iraetako Futbol Zelaian izango da, eta handik oinez (5-10 minutu) bertaratu beharko zarete Amillubiraino. Bidea asfaltatu gabeko lurrezko pista da eta ez dago oso baldintza egokietan. Oinez bertaratzeko zailtasunik izanez gero, lehenago jarri gurekin harremanetan (info@amillubi.eus // 943 76 14 47) eta komentatuko dizugu zer egin.

Halaber, jaia Amillubiko baserriko lurretan izango da, zelaietan batez ere. Beraz, ez dago egokituta mugikortasun mota guztietarako. Horrekin lotuta behar berezirik izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta azalduko dizugu hobeto nolakoa den ingurunea, baloratzeko zein aukera dagoen bertaratzeko eta jaian parte hartzeko.

Egun osoan zehar umeentzako txokoa prest izango dugu: goizean zaintza zerbitzuarekin, eta arratsaldean Hazietxezirkus-eko kideen eskutik zirku tailerrarekin.

Animatu zaitezte!