Amillubi proiektuari buruz Eli Aizpuru kazetariak Diario Vascon idatzitako albistea irakurgai www.diariovasco.com webgunean.
Berriak
-
Eskualde ezberdinetan tokiko Amillubitarrekin osatutako bideoak prestatu ditugu.
Ondorengo lotura honetan dituzue ikusgai; eskualdeetako bideoak
-
Datorren maiatzaren 11rako egun osorako egitaraua prestatu dugu Amillubin, beraz, gorde data!
Bisita gidatua egiteko aukera egongo da goizean proiektua hobeto ezagutzeko. Eta, horretaz gain, eskaintza kulturala ere egongo da egunean zehar: kontzertu, bakarrizketa, poesia errezitaldia…Antolatu ditugun ekintza guztiak Amillubi baserrian eta bere lurretan burutuko baditugu ere, ibilgailuak Iraetako futbol zelaiko aparkalekuan utziko ditugu eta Amillubira iristeko ibilbidea adierazita egongo da (5-10 min oinez). Mugikortasun arazoak dituztenentzat berriz, garraio zerbitzua egongo da Iraetako aparkalekutik Amillubira maiztasunez.
Edozein zalantza baduzue jarri gurekin harremanetan info@amillubi.eus helbidean edo 943 76 14 47 telefono zenbakian.
Sarrerak honako lotura honetan eros daitezke:
https://entradium.com/eu/events/amillubi-festaJarraian duzue egitarau osoa:
11:00etan Amillubi egitasmoaren aurkezpena eta bisita.
12:00etan Bi ekintzen arteko aukera:
1- Enekoachekin “Lurrarekin konexioa” saio umoretsua (Antton Telleria)
2- Baso bainu-ibilaldia Tantai Kooperatibaren eskutik.
13:30ean Poteo musikatua (EHko Batukada Feminista Sarea).
14:30ean Bazkaria.
15:30ean Umeentzako clown ikuskizuna Itziar Saenz de Ojer-en eskutik.
16:30ean Bakarrizketa umoretsua GREGOren eskutik (Beatriz Egizabal)
17:30ean Mejillon Tigre kolektiboaren errezitaldia
18:30ean Kontzertuak: 3zur, Pelax eta Babarrunba taldeekin.Egunean zehar, gainera, umeentzako txokoa egongo da proposamen desberdinekin.
-
Danbolin atarian Amillubi proiektua jasotzen ari den babesaz eta aurrera begirakoez osatutako albistea irakurri dezakezue www.danbolin.eus webgunean.
-
Argian Amillubi proiektua jasotzen ari den babesaz eta aurrera begirakoez osatutako albistea irakurri dezakezue www.argia.eus webgunean.
-
Mirene Begiristain Zubillagak (Amillubi talde eragileko kidea) merezitako aitortza jaso du gaur Labore Oarsoren eskutik, hirugarren Amalur Saria eman baitiote EHUKo irakasleari. Gaur egin dute sari banaketa, udaletxeko pleno aretoan egindako ekitaldian.
Saria eman baino lehen Amillubi proiektua aurkeztu du Begiristainek.
Albistea osorik oarsoaldea.hitza.eus webgunean.
-
Goiena Komunikazio Taldeak “Amillubi Lurra Taupaka” proiektuaren inguruko erreportajea osatu du talde eragileko kideak elkarrizketatuz. Ikusi erreportaje osoa www.goiena.eus webgunean.