Otsailaren 23an lehenengo auzo(p)lana egin genuen Amillubin. Eguzkiak lagunduta, jende mordoa bildu ginen, eta mota askotako lanei ekin genien. Astindu ederra eman genion inguruari eta bide berriak ireki: komun lehorrak egin ahal izateko txokoa atontzen hasi ginen, kiwi zaharren ingurua txukundu, sastrakak desbrozatu eta pilatu, aterpearen itxitura berriztu, zuhaixkak eta bestelako landareak kimatu,…
Eguerdi partean, Amillubiko eta Alekako kideen partetik etxeko hazitegia egiteko tailerra egin genuen eta tomate landareak eraman genituen etxeetara. Segidan, hazi trukea egin genuen eta etxera hazi mota ezberdinak eramateko aukera izan genuen.
Bukatutakoan, mokadua partekatu genuen, eta momentua aprobetxatu genuen primizia moduan maiatzaren 10ean egingo dugun Udaberriko Festaren kartela aurkezteko.
Eskerrik asko gerturatu zineten denoi!