Ekonekazaritzak Arabako Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkarteak Udaberriko Azoka Ekologikoa antolatu du maiatzak 31rako.
Goizean zehar azoka egon da, eta bertako elikagaiez egindako pintxoek eta edariek, hitzaldiek eta kontzertuak osatu dute egitaraua.
Horren baitan, Amillubi proiektua ezagutzera emateko aukera eman digute Arabako kideek. Azokako giroan, harrera goxoa egin digute. Eta, segidan, Bionekazaritza eta Hazien Sarea bertako gari barietate zaharrekin burutzen ari diren proiektuaren berri eman digute. Berreskuratutako gari barietate horiekin egindako lehengo ogietarikoak probatzeko parada izan dugu.