Gaurkoan Berria egunkarian argitaratu duten erreportaia irakurri dezakezue www.berria.eus webgunean.
Berriak
-
Gipuzkoako Zestoa herrian, Urola ibaiaren meandroan, 90.000 metro koadro lur eta baserria kolektiboan erostea da laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak euskal herritarrei proposatu dien erronka. Nekazari agroekologikoek lurrak izan ditzaten eta herritarrek elikagaiak, denen artean elikadura burujabetzaren estrategia garatzeko pausoak emanez. Horretarako 390.000 euro bildu behar dituzte bi urtean, eta martxan den crowdfounding kanpainarekin batera, bonolaguntzak atera dituzte. Gabon inguruko azoka hauetan egongo dira salgai, nork bere buruari edo zaindu nahi duen horri Amillubi proiektuaren metro koadro bat lur oparitzeko.
Ione Larrago ilustratzaileak garatu du Amillubi proiektuaren iruditegia eta bonolaguntzen bidez diru ekarpena egiten duenak Amillubiren orri markatzailea, koadernoa edo platera jasoko ditu, bere buruarentzat edo inguruko norbaitentzat opari. Bono-laguntzak urte bukaera bitarteko azoka hauetan egongo dira eskuragarri:
- Abenduaren 21ean, Azpeitian, Santo Tomas azokan.
- Abenduaren 22an, Arrasaten, Santamas ferian.
- Abenduaren 26an, Zestoan, Zoroperi egunean.
- Abenduaren 30ean, Elgoibarren, Urte Zaharreko ferian.
- Urtarrilaren 6an, Deban, Urte Berriko ferian.
Azoka hauetan guztietan eskuratu ahal izango dira hainbat neurriko bono-laguntzak: 10 euroko ekarpena egiten duenak orri-markatzailea jasoko du, 50 euroko ekarpena egiten duenak orrimarkatzailea eta koadernoa, eta 100 euroko ekarpena egiten duenak orri-markatzailea eta platera.
Ingurumenarentzat eta pertsonontzat etorkizun osasuntsua opatzeko modu polita.
-
Hamaika Telebistan Amillubiko proiektuaren berri eman dute, proiektua herriratzeko osatutako bideoa eskainiz. Ikusi bideoa osorik www.hamaika.eus webgunean.
-
Amillubi proiektuko kide diren Argiako lagunek osatu duten erreportaia irakurgai duzue www.argia.eus webgunean.
-
GARA egunkarian “Amillubi Lurra Taupaka” proiektuaren inguruko erreportaia argitaratu dute gaurkoan. Irakurri erreportaia osoriok www.naiz.eus webgunean.
-
Gaurkoan Gara egunkariak editoriala eskaini dio “Amillubi, Lurra Taupaka” proiektuari. Irakurri editoriala osorik www.naiz.eus webgunean.
-
‘Amillubi, lurra taupaka’ proiektuaren inguruko albistea Diaro Vasco-n. Ikusi albistea osorik diariovasco.com webgunean.
-
Amillubiko talde eragileko kideak “Distrito Euskadi” saioan izan dira. Entzun elkarriketa osorik www.eitb.eus webgunean.
-
‘Amillubi lurra taupaka’ proiektua aurkeztu du Miriam Arrizabalagak “Biba Zuek” saioan. Ikusi bideoa osorik lotura honetan.
-
Amillubi Lurra Taupaka proiektua izan da Argia aldizkariaren 2.850 zenbakiko gai nagusia. Estitxu Eizagirrek egin du erreportajea eta Dani Blancorenak dira argazkiak. Irakurri erreportajea osorik hemen.