Abenduak 1, Amillubiren lehen urteurrena ospatuko dugu!!
Su baxuan zein borborka egosten ibili ostean, 2023ko abenduaren 1ean publiko egin genuen Amillubi Proiektua.
Urte bete pasa da horren ostean, eta bide horretan lan mardula egin dugu, lagunez inguratuta beti. Jasotako babesa eskertzeko, egindakoa ospatzeko, gure komunitatea sendotzeko, eta aurrera begira indarberritzeko, goxo eta xume elkartzeko proposamena egiten dizuegu.
Abenduaren 1ean, Amillubin, goiz-eguerdi pasa plana egingo dugu!!
Gorputzak berotzen eta ingurua lantzen hasiko gara auzolanean, eta eguerdi partean ekitaldi eta mokadutxoa egingo dugu.
Gerturatu!!
Hemen duzue Argiak argitaratutako erreportaiaren esteka: Amillubi proiekuak lehen urteurrena ospatuko du