


Azken hilabeteetako lanen laburpena
Iritsi zaigu uda eta, urtero bezala, zuekin partekatu nahi ditugu orain arte egindako lanak.
Utopiak eraikitzen prozesua, Eskola Haziak, Udaberriko festa, baserriaren erosketa, lur-lanak… Lurra uneoro martxan!
Albisteak
-

Arto eta babarrun sailari astindu ederra eman genion auzo(p)lanean
Pasa den igandean ikasturteko azken auzo(p)lana egin genuen Amillubin. Aurten…
-

Amillubin ereindako garia bildu dute Biolurreko okinek
2024ko udazkenean Biolurreko okin taldeak garia erein zuen Amillubin. Ogia…
-

2025eko lehen boletina bidali berri dugu
2024ko udazkenean Amillubiri buruzko lehen boletina zabaldu genuen, 2024. urtean…
-

Hurrengo hilabeteetako erronkak definituta
Aurreko abenduan egin genuen 2025erako plangintza bileran urte osorako helburuak…
Eskola Haziak
Agroekologiaren eta nekazaritza jasangarriaren inguruan ikasi nahi duen edonorentzat zuzenduta egongo da eta guztira zazpi saio eskainiko dira.
Amillubi jakintza partekatzeko, elkarrekin ikasteko eta agroekologia herritik eta herriarentzat eraikitzeko espazioa da.

Nor gara
Amillubi proiektua Biolur elkarteak sustatzen du. Biolur Gipuzkoako elkartea da, 1993an sortu zen, nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa sustatu eta bultzatzeko.
Urte hauetan landutako lankidetza bideari esker Amillubiko Talde Eragilea sortu dugu.

Gure komunitatea
Amillubi eta bere ibilbide estrategikoak lankidetza zehatzak eta herri-hitzarmen zabala behar ditu. Eragile gisa Amillubi babesteko edo laguntzaile izateko zer egin jakin nahi badezu jarri harremanetan gurekin. Batu Amillubi Sarera!


Zergatik Amillubi?
Gipuzkoan, Zestoako Iraeta auzoan dagoen Amillubi baserrian eta bere lurretan erein nahi dugu hazia. Amillubiko lurrak meandro batean egoteak berezi egiten ditu, eta ondare hau kalitatezko elikagaiak sortzeko babesteko aukera daukagu eskuartean. INFO+

Zertarako?
Amillubi baserria eta bere lurrak zure, nire, eta gure ondorengoen elikagaiak bermatzeko erosiko ditugu, gelditzen diren lur emankorrak babestu behar ditugulako. INFO+

Nola lagundu?
Proiektuari babesa ematea. Amillubi babestea, eusten gaituen lurra babestea da. Amillubin taupaka hasi da lurra, lagunduko diguzu taupada horiek indartzen? INFO+
AMILLUBI
Eusten gaituen lurra ondasun kolektibo bilakatzeko helburuarekin abiatu dugu Amillubi Taupaka proiektua. Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten, elkarrengana batu garen mugimendu agroekologikoa gara eta lurra babestea dugu helburu. Amillubi baserria eta bere lurrak erostera goaz.






