AMILLUBI
Eusten gaituen lurra ondasun kolektibo bilakatzeko helburuarekin abiatu dugu Amillubi Taupaka proiektua. Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten, elkarrengana batu garen mugimendu agroekologikoa gara eta lurra babestea dugu helburu. Amillubi baserria eta bere lurrak erostera goaz.
Nor gara
Amillubi proiektua Biolur elkarteak sustatzen du. Biolur Gipuzkoako elkartea da, 1993an sortu zen, nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa sustatu eta bultzatzeko.
Urte hauetan landutako lankidetza bideari esker Amillubiko Talde Eragilea sortu dugu.
Gure komunitatea
Amillubi eta bere ibilbide estrategikoak lankidetza zehatzak eta herri-hitzarmen zabala behar ditu. Eragile gisa Amillubi babesteko edo laguntzaile izateko zer egin jakin nahi badezu jarri harremanetan gurekin. Batu Amillubi Sarera!
Proiektuak
Amillubiko Talde Eragiletik hainbat behar identifikatu, definitu eta lantzen ari gara eragile desberdinekin elkarlanean. Erosketa fasean gaudela kontutan izanda, lan ildoak bi denboratan sailkatu ditugu: epe motzeko proiektuak eta epe luzeko lan ildoak.
Zergatik Amillubi?
Gipuzkoan, Zestoako Iraeta auzoan dagoen Amillubi baserrian eta bere lurretan erein nahi dugu hazia. Amillubiko lurrak meandro batean egoteak berezi egiten ditu, eta ondare hau kalitatezko elikagaiak sortzeko babesteko aukera daukagu eskuartean. INFO+
Zertarako?
Amillubi baserria eta bere lurrak zure, nire, eta gure ondorengoen elikagaiak bermatzeko erosiko ditugu, gelditzen diren lur emankorrak babestu behar ditugulako. INFO+
Nola lagundu?
Proiektuari babesa ematea. Amillubi babestea, eusten gaituen lurra babestea da. Amillubin taupaka hasi da lurra, lagunduko diguzu taupada horiek indartzen? INFO+
Albisteak
-
ARGIA: Amillubi proiektuaren interneteko diru bilketa azken astean sartu da
Amillubi proiektuaren interneteko diru bilketa azken astean sartu da eta…
-
Mondraberri: Amillubi proiektu agroekologikoa aurkeztu du Biolur elkarteak
Amillubiko talde eragileko hainbat kidek proiektuaren aurkezpena egin dute Arrasate.…
-
Euskalerriairratia: “Elikadura burujabetzaren eta lurra babestearen aldeko Amillubi proiektua abian da”
Euskalerriairratia.eus atarian entzungai da Amillubi talde eragileko Maider Zubikarai eta…
-
Aiurri: “Martxan da Amillubi ekimena”
Larunbatean Amillubin ospatu zen “Udaberriko Lurra Taupaka festa” ren inguruan…
Kontaktua
943 76 14 47
info@amillubi.eus
Iraeta Auzoa – Zestoa (Gipuzkoa)
Jarrai gaitzazu:
Batu Telegram kanalera azken berriak jasotzeko