Udaberriko Lurra Taupaka festa

Datorren maiatzaren 11rako egun osorako egitaraua prestatu dugu Amillubin, beraz, gorde data!

Bisita gidatua egiteko aukera egongo da goizean proiektua hobeto ezagutzeko. Eta, horretaz gain, eskaintza kulturala ere egongo da egunean zehar: kontzertu, bakarrizketa, poesia errezitaldia…

Antolatu ditugun ekintza guztiak Amillubi baserrian eta bere lurretan burutuko baditugu ere, ibilgailuak Iraetako futbol zelaiko aparkalekuan utziko ditugu eta Amillubira iristeko ibilbidea adierazita egongo da (5-10 min oinez). Mugikortasun arazoak dituztenentzat berriz, garraio zerbitzua egongo da Iraetako aparkalekutik Amillubira maiztasunez.

Edozein zalantza baduzue jarri gurekin harremanetan info@amillubi.eus helbidean edo 943 76 14 47 telefono zenbakian.

Sarrerak honako lotura honetan eros daitezke:
https://entradium.com/eu/events/amillubi-festa

Jarraian duzue egitarau osoa:

11:00etan Amillubi egitasmoaren aurkezpena eta bisita.


12:00etan
Bi ekintzen arteko aukera:        
      1- Enekoachekin “Lurrarekin konexioa” saio umoretsua (Antton Telleria)
      2- Baso bainu-ibilaldia Tantai Kooperatibaren eskutik.


13:30ean Poteo musikatua (EHko Batukada Feminista Sarea).


14:30ean
Bazkaria.


15:30ean
Umeentzako clown ikuskizuna Itziar Saenz de Ojer-en eskutik.


16:30ean
Bakarrizketa umoretsua GREGOren eskutik (Beatriz Egizabal)


17:30ean Mejillon Tigre
kolektiboaren errezitaldia


18:30ean
Kontzertuak: 3zur, Pelax eta Babarrunba taldeekin.

Egunean zehar, gainera, umeentzako txokoa egongo da proposamen desberdinekin.


Argazkiak: Dani Blanco / Argia CC-BY-SA Ilustrazioak: Ione Larrago