Eskola Haziak: 4. saioa egingo da igande honetan Amillubin


Igande honetan izango da Eskola Haziak egitasmoaren laugarren saioa Amillubin. Goiza auzolana, ikaskuntza eta elkartrukea uztartzeko aukera izango da, interesa duen edonorentzat irekia.

Jardunaldia 9:00etan hasiko da auzolanarekin. Ondoren, 11:00etan, kafea hartzeko eta solaserako tartea izango da.
Goizeko 11:30ean, Mirene Begiristain eta Ioritz Aizpuru izango dira hizlari. Haien eskutik, Elikagunearen funtzionamendua ezagutzeko aukera izango da, baita ekonomia agroekologiko eta feministaren inguruko gako eta hausnarketak partekatzeko ere.


Auzolanerako eskularruak ekartzea gomendatzen dizuegu.


Bestalde, Amillubiren inguruan prestatzen ari den dokumental laburraren grabazioa ere egingo da. Garro anaiak bertan izango dira irudiak jasotzen.


Igandean parte hartzera gonbidatzen dizuegu, elkarrekin eraiki, ikasi eta Amillubiren proiektua gertutik ezagutzeko aukera bikaina da.


Argazkiak: Dani Blanco / Argia CC-BY-SA Ilustrazioak: Ione Larrago