Azaroaren 1ean izango da bioeraikuntzako 2. saioa eta auzolana. Muretea altxatu eta lehenengo saioan ikasitakoa praktikan jarriko dugu.
Aurreko tailerrean prestatutako oinarritik abiatuta, oraingoan muretea altxatuko dugu, aurretik ezagututako material eta teknikak praktikan jarriz. Goiz polita izango da elkarrekin ikasteko eta esperimentatzeko!
Horrez gain, arto eta baba uzta jasotzeko auzolana ere egingo dugu, eta eskertuko genuke lan horietan laguntzera animatuko bazinete. Denon artean, auzolanean eta giro onean, lan politak egiteko aukera izango dugu!
Beraz, animatu eta etorri!









