Otsailaren 23an lehenengo auzo(p)lana Amillubin

Lurra esnatzen hasi da. Amillubiko kultiboetan nabaria da: garia eta ongarri berdea majo gora egin dute, baba ere indartsu doa, eta mata bajuko ilarra jaiotzen hasi da. Baina eurekin batera nahi ez ditugun bestelako belarrak ere bai. Halaber, maiatzean egingo dugun Udaberriko lanari begira azpiegiturak sortzen eta atontzen ere hasi behar dugu. 

Egingo dugu hau dena auzolanean? 

Oraingoan, baina, auzo(p)lana proposatzen dizuegu. Aurtengo lehena izango da, eta helburua da lana egiteaz gain, elkarrekin egoteko tartea irekitzea. Oraingoan, tailer batekin egingo dugu. Auzolana eta gero, Alekako kideen laguntzarekin etxerako hazitegia egiteko tailerra egingo dugu. Bide batez, hazitegiak egiteko garaia dela aprobetxatuta, hazien trukaketa egiteko ere baliatu nahi dugu goiza. Ekarri etxean dituzun haziak! 

Lurrari eta zeruari euririk ez egiteko eskatu diegu. Halere, kristoren zaparrada ez bada, euriarekin ere aurrera egingo dugu.

Bertan elkartzeko irrikan!


Argazkiak: Dani Blanco / Argia CC-BY-SA Ilustrazioak: Ione Larrago