Azken asteotan euriak greba pixka bat egin zuela eta, Amillubiko lurretan lantxo batzuk aurreratzeko baliatu izan dugu.
Alde batetik, gari soroan fosforoan aberatsa den harri birrindua duen ongarri batekin ongarriketa egin dugu. Izan ere, garia kumatzen hasia da, eta garai horretan bereziki energia behar du, besteak beste fosforoa. Gurean, aldiz, badakigu fosforoan pobre dagoela lurra. Espero dugu ongarriketarekin landareari behar duen energia eman izana eta indartsu etortzea zereala.
Bestetik, etxe azpiko terrenoan Alekarako haziak ekoitzeko landareak ditugu. Brokoli gehiena loretan dago jada eta etzaten hasia zegoen; beraz, tutorea jarri eta lotu ditugu brokoli landareak. Bestetik, udazkenean erein genuen baba badator, baina falta batzuk egon dira eta, azken hazi batzuk erein ditugu zuloak geratu diren tokietan. Eta babaren ondoan mata bajuko ilarra erein dugu.
Azkenik, hortxe dugu ongarri berdea ere, txukun samar datorrena. Pixka bat gehiago hazten utziko dugu, porru landareak egiteko lurra lantzeko momentua heldu arte.