Nekazal material eta produktuen bigarren eskuko azoka

Aurtengo udaberriko festa bete-betea dator eta berritasunekin. Horien artean nekazal tresneri eta produktuen bigarren eskuko azoka izango dugu.

Dakizuenez, ordaindik ez dugu bildu Amillubiren erosketarako behar dugun diru guztia eta bigarren eskuko azokarekin aletxo bat gehiago jarri nahi dugu bide horretan. Horrela planteatu dugu: etxean erabili gabe (baina erabilgarri dagoena edo zaharberritzeko moduan) dituzuen tresneri eta bestelakoak edota baserriko produktuak azokara eramatera animatzen zaituztegu, Amillubirentzako dohaintza moduan. Guk azokan salgai jarriko ditugu, eta diru hori Amillubiren erosketarako bideratuko dugu.

Nola antolatuko dugu?

Zerbait eramateko asmoa baduzu, aldez aurretik koordinazioa@amillubi.eus emailera idaztea eskertuko dizugu, zer eramango duzun adieraziz eta, posible bada, argazki bat bidaliz. Horrela aurreikusiko dugu zer izango dugun azokan eta txukunago antolatuko dugu.

Bestetik, azoka Festaren egunean 12tatik 19tara egongo da. Beraz, posible baduzue, 12ak baino lehen gauzak eramatea eskertuko dizuegu. Beranduenez, 14tan eramango ahalko dira gauzak.

Astindu ganbarako hautsak eta biltegiko armiarmak! Eta animatu aspaldi bilatzen ari zaren hori azokan topatzera!


Argazkiak: Dani Blanco / Argia CC-BY-SA Ilustrazioak: Ione Larrago