Datorren maiatzaren 16an, Amillubi baserria eta bere inguruko lurrak biziberrituko ditugu Udaberriko Festarekin. Egun osoko egitarau oparo eta anitza prestatu dugu, goizetik iluntzera arte hausnarketa, elikadura eta kultura uztartuz.
Eguna 9:30ean hasiko dugu ongietorriarekin, eta segidan bi mahai-inguru eskainiko ditugu, “Lurra oinarri, Utopien bidean” lelopean. Bertan, utopia izatetik errealitate bihurtzen ari diren proiektuak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu
14:30ean, Bazkari Agroekologikoak. Etorkizuneko elikadura ekoizpen duin eta jasangarrian oinarritu behar dela sinetsita gaude, eta horregatik tokiko produktu ekologikoak sustatzen jarraitu nahi dugu. Bazkarirako txartelak 10 eurotan jarriko ditugu salgai, eta haurrentzat 7 eurotan.
Bazkalostean, kultur emanaldiak izango dira nagusi. Oholtza gainera igoko dira, besteak beste, Pobresiak, poesia musikatua; 1TZ4L1 3T4 P1ZTU, bertsoa eta musika elektronikoa uztartzen dituen proposamen berritzailea; Berba Labanakaz eta Babarrunba musika taldeak eta amaitzeko DJ-ak itxiko dute eguna.
Arratsaldeko emanaldietarako sarrerak ere 10 eurotan eskuragarri jarri ditugu, eta haurrentzat doakoak izango dira. Sarrerak aldez aurretik erostea eskertuko genizueke, antolaketa errazteko. Lotura honetan duzue horretarako aukera: erosi sarrerak.
Egun osoan zehar umeentzako txokoa prest izango dugu: goizean zaintza zerbitzuarekin, eta arratsaldean Hazietxezirkus-eko kideen eskutik zirku tailerrarekin.
Bestalde, jakinarazi nahi dugu ibilgailuak Iraetako futbol zelaiko aparkalekuan utzi beharko direla; handik Amillubira oinezko bidea (5-10 minutu) seinaleztatuta egongo da. Mugikortasun arazoak dituztenentzat, garraio zerbitzua eskainiko dugu.
Horrela, Amillubin komunitatea, lurra eta kultura uztartuko dituen topagunea sortzen jarraitu nahi dugu.
Animatu, eta hartu zuen sarrerak!
Eta jarraitu adi, laster informazio gehiago zabalduko dugu eta.












