Eskola Haziak: Pribilegio Txuria Agerian

Datorren igandean, ekainaren 14an, Eskola Hazien 3. saioa izango dugu. Bertan, pribilegio zuriaren inguruko solasaldia egingo dugu.

Solasaldiaren gaia pribilegio zuriari gure komunitateetan, erakundeetan eta proiektuetan heltzeko garrantzia izango da, bereziki lurraren, lurraldearen eta agroekologiaren defentsan lanean ari diren espazioetan. Kolektibo bakoitzak, bere esperientzia eta kokapenetik abiatuta, esperientzia inspiratzaileak partekatuko ditu, eta gai honen inguruan ditugun erronkak elkarrekin aztertuko ditugu.

Horrez gain, Nontokozo Sabic (Ubuntu Co-create) izango dugu gure artean. Apartheid-a bizi izan zuen Hegoafrikako emakume beltza da, eta gaur egun Europan bizi da. Klima- eta gizarte-justiziaren, komunitate-bizitzaren eta Ipar-Hegoaldearen arteko adiskidetzearen aldeko defendatzailea da. Munduko hainbat lekutako mugimendu sozialekin batera lan egiten du, zapalkuntza-sistemak desegiteko estrategiak garatzen, deskolonizazio-prozesuetan eta barneratutako arrazakeriaren sendatzean sakonduz.

Solasaldi hau Adi, Ubuntu Gipuzkoan barrena! proiektuaren parte da. 2025-2026 ikasturtean zehar, hausnarketarako, prestakuntzarako eta topaketarako espazioak sustatzen ari da, bai pertsona zurientzat bai pertsona arrazializatuentzat.

Bereziki garrantzitsua iruditzen zaigu elkarrizketa hau lurraren defentsan lanean ari diren mugimendu eta proiektuetara hurbiltzea, gure borrokak zeharkatzen dituzten erantzukizunen inguruan kolektiboki hausnartzeko espazioak sortuz.

Entzute, truke eta ikaskuntza partekaturako gune honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Egitaraua:                                                             

  • 09:00etan, auzolanari ekingo diogu.
  • 11:00etan, kaferako tartea izango dugu.
  • 11:30ean, solasaldiarekin hasiko gara: esperientzien elkartrukea izango dugu Ubuntu Co-create, Meloia Zuritzen eta Amillubiren eskutik.

Argazkiak: Dani Blanco / Argia CC-BY-SA Ilustrazioak: Ione Larrago