Gipuzkoako Zestoa herrian, Urola ibaiaren meandroan, 90.000 metro koadro lur eta baserria kolektiboan erostea da laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak euskal herritarrei proposatu dien erronka. Nekazari agroekologikoek lurrak izan ditzaten eta herritarrek elikagaiak, denen artean elikadura burujabetzaren estrategia garatzeko pausoak emanez. Horretarako 390.000 euro bildu behar dituzte bi urtean, eta martxan den crowdfounding kanpainarekin batera, bonolaguntzak atera dituzte. Gabon inguruko azoka hauetan egongo dira salgai, nork bere buruari edo zaindu nahi duen horri Amillubi proiektuaren metro koadro bat lur oparitzeko.
Ione Larrago ilustratzaileak garatu du Amillubi proiektuaren iruditegia eta bonolaguntzen bidez diru ekarpena egiten duenak Amillubiren orri markatzailea, koadernoa edo platera jasoko ditu, bere buruarentzat edo inguruko norbaitentzat opari. Bono-laguntzak urte bukaera bitarteko azoka hauetan egongo dira eskuragarri:
- Abenduaren 21ean, Azpeitian, Santo Tomas azokan.
- Abenduaren 22an, Arrasaten, Santamas ferian.
- Abenduaren 26an, Zestoan, Zoroperi egunean.
- Abenduaren 30ean, Elgoibarren, Urte Zaharreko ferian.
- Urtarrilaren 6an, Deban, Urte Berriko ferian.
Azoka hauetan guztietan eskuratu ahal izango dira hainbat neurriko bono-laguntzak: 10 euroko ekarpena egiten duenak orri-markatzailea jasoko du, 50 euroko ekarpena egiten duenak orrimarkatzailea eta koadernoa, eta 100 euroko ekarpena egiten duenak orri-markatzailea eta platera.
Ingurumenarentzat eta pertsonontzat etorkizun osasuntsua opatzeko modu polita.