Igande honetan ospatuko da Amillubiren 2.urteurrena (info + hemen) baina azken momentuko plan-aldaketa bat izan dugu eta jakinarazi nahi dizuegu:
Zestoako sei bizilagun epaituko dituzte “elkartasun feminista” gauzatzeagatik. Hau dela eta, 13:00etan Zestoan bertan elkarretaratzea egingo dute. Elkartasuna ez da delitua lelopean.
Hau horrela izanda, gure plana moldatzea erabaki dugu, lehenago amaitzeko eta kontzentraziora joan ahal izateko.
Orduan, esan bezala, goizean, 9:30tan auzolanarekin hasiko gara; jarraian ekitaldi eta errituala egingo ditugu, eta amaitzeko argazki kolektiboa aterako dugu.
Animatu eta etorri Amillubiren 2. urteurrena ospatzera
Fase berriari elkarrekin emango diogu hasiera!
Eta 13:00tan denok Zestoara!
Elkartasuna ez da delitua!!










